Joko Arduratsuari buruzko Espainiako Foroa
05/04/2013
Foro Espa?ol de Xogo Responsable

2013ko apirilaren 5ean, Gizarte Zerbitzuen eta Berdintasunaren Estatu Idazkaritzak eta Ogasunaren Estatu Idazkaritzak Joko Arduratsuari buruzko Espainiako I. Foroa antolatu zuen.

?

Jokoa arautzeko 13/2011 Legea indarrean sartu zenetik, administrazio publikoek esparru horretako helburu nagusiak lortzeko zeregina dute. Hain zuzen ere, hauek dira helburuok: “ordena publikoa mantentzea, menpekotasuna prebenitzea, adingabeak babestea eta parte-hartzaileen eskubideak bermatzea.” Azken batean, Lege horren helburu nagusia babesa ematea da: erabiltzaileak babestea, adingabeak babestea, kolektibo ahulenak babestea.

?

Horretarako abiarazi da, hain zuzen ere, Espainiako Joko Arduratsuaren Ekimena, joko-operadore guztiek babesarekin lotutako baldintza guztiak era homogeneoan betetzen dituztela bermatzeko. Halaber, Joko Arduratsuaren inguruko estrategia bateratua diseinatzea ere haren helburuetako bat da. Administrazio publikoen eta operadoreen arteko esfortzua da, azken batean, jokoak gizarteari ekar diezazkioken kalteak ahal den modu eraginkorrenean murrizteko.

?

Joko Arduratsuaren estrategia bateratua diseinatzeko zereginean, lehen urratsa Joko Arduratsuaren Kontseilu Aholkularia sortzea izan da; izan ere, jokoaren industriako ordezkariak, joko menpekotasuneko kaltetutakoen elkarteetako ordezkariak eta jokoak sortzen dituen arazoetan adituak dira kontseilu hori osatzen dutenak.

?

Joko Arduratsuari buruzko Espainiako Foroaren helburua sentsibilizazio tresna gisa lan egitea da, gehienbat. Are gehiago gaur egun, jokoaren eskaintza eta publizitatea nonahi aurkitu baitaiteke gizartean. Bestalde, Foroak Joko Arduratsuaren estrategia hobetzeko hausnartzera ere bultzatu nahi ditu gizartea, erakundeak eta operadoreak.

?

Foroa hiru taldetan banatuta dago. Lehen taldean hainbat joko-operadore biltzen dira. Tokian bertan zein online egingo dute lan, eta jokalariek izan ditzaketen arazoei aurre egiteko konponbide posibleei buruz eztabaidatuko dute. Bigarren taldean gizarteko hainbat pertsona biltzen dira. Jokoak sortzen dituen arazoei buruz eztabaidatuko dute hauek, baita prebentzio eta tratamendu mekanismoen eraginari buruz ere. Hirugarren eta azken taldeak joko-operadoreek egiten dituzten promozio eta babes jarduerek dituzten eraginei erreparatuko die, baita haiek gizartean duten eraginei ere.

?

Ezbairik gabe, Joko Arduratsua denon zeregina da, gizarte osoarena, eta bereziki jokoaren sektoreko arautzaile eta operadoreena. Denon erronka da, beraz, Espainian arriskuan dauden herritar guztiak ahal den modu eraginkorrenean babestea, kontuan izan gabe zein joko motatan parte hartzen duten, bertatik bertara edo online jokatzen duten eta zein Autonomia Erkidegotan bizi diren. Partekatutako estrategia bati esker, kolektibo ahulenei eta orokorrean gizarteari benetako babesa eskaini ahalko diegu.

?

Joko Arduratsuari buruzko Espainiako I. Foroaren programa

Temas relacionados: