Joko berrien araudiari buruzko kontsulta
13/02/2013

JOKO BERRIEN ARAUDI POSIBLEARI BURUZKO JAKINARAZPENA

?

Jokoa arautzen duen 13/2011 Legeak baliabide elektroniko, informatiko, telematiko eta interaktiboen bitartez erabil daitezkeen jokoen araudiaren oinarriak xedatu zituen. Legeak joko berriak arautzeko aukera aurreikusten du, eta haren helburua araudia osatzea da, helburu nagusiena lortzeko asmoarekin: ordena publikoa babestea, iruzurrari aurka egitea, menpekotasunak prebenitzea, adingabeen eskubideak babestea eta jokoetan parte hartzen dutenen eskubideak zaintzea.

?

Joko Antolaketarako Zuzendaritza Nagusiak (gaztelaniaz, DGOJ) orain arte araudiak biltzen ez dituen joko berriak arautzeko aukera aztertzen hastea erabaki du. Dakigun moduan, gure herrialdeko jokoa arautzearen helburua jokoetan parte hartzen duten erabiltzaileak, parte-hartzaileak eta, azken batean, gizarte osoa babestea da, jarduera horren eragin negatiboen aurrean.

?

Hala, joko berri baten araudia aztertzerakoan oinarrizko irizpide hauek aintzat hartu behar dira:

  • Adingabeek jokatzea galaraztea.
  • Legez kanpoko jarduerak prebenitu eta saihestea: dirua zuritzea, beste pertsona baten identitatea hartzea, iruzurra txarteletan, kolusioa, iruzurra kiroletan
  • Joko justu eta zintzoa sustatzea
  • Jokalariari segurtasun juridikoa eskaintzea, jokalarien funtsak eta datu pertsonalak babestea
  • Joko arduratsua sustatzea
  • Legez kanpoko jokoa prebenitzea

?

Bereziki, JAZN (gaztelaniaz, DGOJ) bi joko berri arautzeko aukera aztertzen ari da: apustu gurutzatuak eta saridun jolas-makinak (slots). Horretarako, Zuzendaritza Nagusi horrek kontsulta prozesu bat ireki du, informazioa eta datu enpirikoak biltze aldera. Hala, joko horiek arautzea beharrezkoa den edo ez erabakitzen lagunduko du. Bi joko mota horien kasuan, Zuzendaritza Nagusiak gai hauen inguruko informazioa bil dezake:

  1. Joko mota horiek arautzeko beharra edo behar eza, Espainiako araudiak dituen aipatutako helburuei dagokienez. Bereziki, araudi batek zein neurritan lagunduko luke helburu horiek lortzen.
  2. Joko horietako bat arautzea beharrezkotzat jo ezean, alternatiba baliokideak ezagutzea gustatuko litzaiguke, aipatutako helburuak lortzen laguntzeko.
  3. Joko horietako bat arautzea beharrezkotzat joz gero, kostuen eta irabazien azterketa egin beharko litzateke, baita beren eragina zenbaterainokoa izango litzatekeen definitu ere. Halaber, gizarte osoan izango lituzkeen balizko eragin zuzen eta zeharkakoen ebaluazioa ere beharrezkoa da.
  4. Joko mota horien inguruan nazioartean erabiltzen diren jardunbide egokien adibideak eta frogak.

?

Edozein kasutan, Zuzendaritza Nagusi honetara bidalitako informazioak froga enpirikoak beharko ditu oinarrian, eta ez da onartuko gaiari buruzko iritzi edo a priori egindako baloraziorik.

?

Joko Antolaketarako Zuzendaritza Nagusiak (gaztelaniaz, DGOJ) hauek guztiak gonbidatzen ditu informazio prozesu horretan parte hartzera: jokoaren industria, jokoen erabiltzaileen elkarteak, joko menpekotasuna pairatzen dutenak, jokoaren ikerketa zentroak, sektorearekin lotutako erakunde publikoak eta eztabaida ireki eta gardenean parte hartu nahi duen beste edonor.

?

Informazioa jasotzeko epea 21 egunekoa izango da, jakinarazpen hau Zuzendaritza Nagusiaren webgunean argitaratzen den egunetik zenbatzen hasita. Ondoren, 45 eguneko epean emaitzak aztertuko dira, eta Zuzendaritza Nagusiak joko horien araudia sortuko den edo oraingoz baztertu egingo den jakinaraziko du.

Informazioa helbide elektroniko honetara bidali dezakezue: [email protected]

?

Madril, 2013ko otsailaren 13a

Temas relacionados: