Jokoan parte hartzen dutenen eskubide eta betebeharrak

Jokoan parte hartzen dutenek eskubide eta betebehar hauek izango dituzte:
?
Parte-hartzailearen eskubideak:

  • Parte hartu nahi duten jokoaren arauei buruzko informazio argia eta egiazkoa lortzea.
  • Dagozkien sariak jasotzea, ezarritako epe eta moduan.
  • Partidaren prezioari dagokion denboran jokatu ahal izatea.
  • Modu askean jokatzea.
  • Momentu oro jokatu duen zenbatekoa ezagutzea, baita bere kontuaren saldoa jakitea ere.
  • Modu seguruan identifikatzea eta datu pertsonalak babestea
  • Jokoaren operadorearen nortasuna ezagutzea.
  • Era arduratsuan jokatzeari buruzko informazioa jasotzea.

Parte-hartzailearen betebeharrak:

  • Joko operadoreen aurrean identifikatzea.
  • Parte-hartzaileentzako arauak betetzea.
  • Jokoen garapen normalari trabarik ez egitea.

Parte-hartzailearen eta operadore gaituaren arteko harremana pribatua da, beraz, haien artean sortutako gatazkak jurisdikzio zibilaren epaitegi eta auzitegien menpe egongo dira.