Testuinguru araugilea

Jokoa arautzeko maiatzaren 27ko 13/2011 Legeak estatu mailako jokoen antolaketa, ustiaketa eta garapen jarduera guztiei eragiten die, erabiltzen diren baliabideak elektronikoak, informatikoak, telematikoak edo interaktiboak direla ere (tokian bertan dauden baliabideak bigarren mailakoak dira), baita haien publizitateari ere, betiere jarduerok estatu osoan zabaltzen badira. Horretarako, sektoreko beste arauek (adibidez uztailaren 11ko 34/2002 Legea, informazio gizartearen eta merkataritza elektronikoaren zerbitzuei buruzkoa) xedatzen duten konpetentzia-banaketaren irizpidea hartzen da.
?
Azaroaren 11ko Publizitateari buruzko 34/1988 Lege orokorrak xedatutakoaren arabera, debekatuta dago joko-operadoreek zorte, eskaintza edo ausazko jokoen publizitatea edo promozioa egitea zein haiekin babesa eskaintzea, edozein modutan egiten dutela ere, gaitze ziurtagiriak publizitatea egiteko baimenik ematen ez badu.
?
Araudiak xedatuko ditu publizitate jardueraren eta haren mugen inguruko baldintzak, eta gaitze ziurtagiriek baldintza horiek bilduko dituzte.
?
Jokoa arautzeko azaroaren 11ko 13/2011 Legearen 7. artikulua garatzen duen Errege Dekretua argitaratu arte, joko-jardueren jokoa, publizitatea, babesa eta promozioa ondorengo lege hauen arabera egingo da: aipatutako legearen 7. artikulua; Publizitateari eta haren garapen araudiari buruzko azaroaren 11ko 34/1988 Lege orokorra; Konpetentzia desleialari buruzko urtarrilaren 10eko 3/1991 Legea; eta abenduaren 30eko 29/2009 Legea, konpetentzia desleialaren eta publizitatearen legezko erregimena aldatzen duena kontsumitzaile eta erabiltzaileen babesa hobetze aldera.