Informazio-oharra, ereduzko kodearen aldaketei buruzkoa
04/06/2013

INORMAZIO-OHARRA, JOKO-JARDUEREN MERKATARITZA KOMUNIKATUEN INGURUKO EREDUZKO KODEAN TXERTATUTAKO ALDAKETEI BURUZKOA

?

Ereduzko Kodearen Segimendua egiteko Batzorde Mistoa joko-jardueren merkataritza komunikazioez arduratzen da bere funtzioen barruan, besteak beste, Kodea hobetu eta berrikusteko beharrezkotzat jotzen dituen proposamenak egitea. Batzorde horrek onartu zituen 2013ko martxoaren 12ko bileran, hain zuzen ere, Ereduzko Kodeari gehitzeko aldaketa hauek (azpimarratuta eta letra etzanez):

?

  • 4.2 atala gehitu zaio 4. Arau etikoari
    • 4.- Egiatasun printzipioa
    • 4.1.- Merkataritza komunikazioak egiazkoak izan behar dira. Beraz, ezin die hartzaileei egiazkoa ez den ezer pentsarazi, edo datu zein gertaera garrantzitsuak esan gabe utzi, horrek hartzaileei egiazkoa ez den ezer pentsarazten badie.
    • 4.2.- Joko-jarduera baten publizitatea edo promozioa operadorea ez den norbaitek egiten badu, pertsona horrek argi eta garbi adierazi beharko du bera ez dela operadorea, eta joko-jarduera antolatu eta sustatzen duen lizentziadun operadorea zein den adierazi beharko du.

?

  • Segimendua egiteko Batzorde Mistoaren osaera aldatu da
    • 3.- Segimendua egiteko Batzorde Mistoa
    • 3.1.- Kode honen Segimendua egiteko Batzorde Mistoa sortu da, eta hauek osatuko dute: Joko Antolaketarako Zuzendaritza Nagusiaren (gaztelaniaz, DGOJ) titularrak, Jokoaren Batzorde Nazionala osatu aurretik edo, kasu honetan, haren presidenteak - Batzordearen presidente lanak egingo ditu–; Industria, Turismo eta Merkataritza Ministerioko ordezkari batek (edo Ikus-entzunezko Bitartekoen Estatu Kontseiluko ordezkari batek); Ogasun eta Administrazio Publikoen Ministerioko ordezkari batek; joko-operadoreen sektoreko bost ordezkarik; Kodeak biltzen dituen gainontzeko sektore bakoitzeko beste bi ordezkarik (telebistako ikus-entzunezko komunikazio zerbitzuak ematen dituztenak, irratizko ikus-entzunezko komunikazio zerbitzuak eskaintzen dituztenak, informazio gizartearen zerbitzuak eskaintzen dituztenak eta prentsa editoreak) eta Autocontrol-eko ordezkari batek. Azken horrek iritzia eman ahalko du, baina botorik gabe, eta Batzordearen Idazkaritza funtzioak beteko ditu.

?

  • 2.3.6. atala gehitu zaio 2. Aplikazio arauari
    • 2.- Kodea betearazteko kontrola
    • 2.3.- Aurretiko kontsulta
    • 2.3.6. Aurretiko kontsulta eskaera edo “copy advice” delakoa Kodeari atxikitako komunikazio baliabide batek egiten badu, Autocontrol-eko Kabinete Teknikoak txosten bat bidaliko die Kodeari atxikitako baliabide guztiei. Hala ere, eskaera egiten duen baliabideak eskaerari buruzko konfidentzialtasuna eska dezake, salbuespen gisa, ekintza berezia eta propioa delako.
      Aurretiko kontsultaren txostenean ez da eskatzailea aipatuko. Halaber, AUTOCONTROL-ek igorritako txostenen berri emango die JAZN-ri (gaztelaniaz, DGOJ) eta TIGEI-ri (gaztelaniaz, SETSI). Haien kopiak ere bidaliko dizkie, eta dokumentazio-iturrietara sarbidea eman, euren eskumenak betetzeko kontuan izan ditzaten.

?

Kodearen aplikazio arauen 5.3 atalak (Kodearen Berrikuspena) xedatzen duenarekin bat, lehen aipatutako aldaketak joan den martxoaren 19an jakinarazi zitzaizkien Ereduzko Kodeari atxikitako enpresa guztiei. Hortaz, aldaketa horiek indarrean sartu ziren maiatzaren 20an.

?

Ereduzko Kodeari atxikitako erakundeetako batek ere ez du ezezko formala eman aipatutako aldakei dagokienez, horiek baztertu eta Kodetik kanpo uzteko, Ereduzko Kodearen 5.3 atalak xedatzen duen bezala.

Dokumentua deskargatu

Temas relacionados: