IFZ/AIZ dokumentuen kontrol-digituaren kalkulua

NANen igorpena abenduaren 23ko 1553/2005 Errege Dekretuak arautzen du. Haren 11. artikuluak xedatzen du Nortasun Agiri Nazionalaren zenbakia eta Identifikazio Fiskaleko Zenbakia ziurtatzeko karakterea izango dituztela.

Espainian bizi diren adindunen IFZ egiaztatzeko, hauxe da kontrol-digitua kalkulatzeko algoritmoa:

  • Zenbakia 23 artean zatitu behar da, eta gainontzekoa taula honek zehazten dituen letrarekin ordezkatzen da.
GAINONTZEKOA 0 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11
LETRA T R W A G M Y F P D X B

?

GAINONTZEKOA 12 13 14 15 16 17 18 19 20 21 22
LETRA N J Z S Q V H L C K E

?

Adibidez, NAN zenbakia 12345678 baldin bada, 23 artean zatituta 14 gelditzen zaizkigu, beraz, letra Z izango litzateke: 12345678Z.

Espainian bizi diren atzerritarren AIZek letra bat (X, Y, Z), 7 zenbaki eta kontrol-digitu bana dituzte.

Kontrol-digitua kalkulatzeko ordezkapen hauek egiten dira:

  • X → 0
  • Y → 1
  • Z → 2

eta IFZekin erabilitako algoritmo bera aplikatzen da.