Ikus-entzunezko eta informazio gizarteko komunikazioaren, eta komunikazio elektronikoaren zerbitzuak eskaintzen dituztenen erantzukizuna.

?
Ikus-entzunezko eta informazio gizarteko komunikazioko zein komunikazio elektronikoko zerbitzu-emaileak Lege honek biltzen dituen jokoak promozionatu, haien publizitatea egin edo haiekin babesa eskaintzerakoan erantzule administratiboak izango dira baldin eta jarduera hori egiten dutenek gaitze-ziurtagiririk ez badute, publizitatea egiteko baimenik ez badaukate edo baimenak ezartzen dituen mugak hausten badituzte, hala nola esparru horretako araudia errespetatzen ez badute.