Joko Politiken Kontseilua (gaztelaniaz, CPJ)

Jokoa arautzeko 13/2011 Legeak 34. eta 35. artikuluetan xedatzen du Joko Politiken Kontseilua (JPK; gaztelaniaz, CPJ) dela joko gaietan Autonomia Erkidegoen eta Estatuaren arteko parte-hartze eta koordinaziorako organoa.?Bereziki, autonomia erkidegoek eta Estatuak, Joko Politiken Kontseiluaren bitartez, erregimen juridikoa eta zerga-erregimena bateratzeko behar diren jarduerak sustatuko dituzte, eta publizitate, promozio eta babesletza arloan arautze lanak egingo dituzte Espainia osoan edozein joko modalitate, joko mota zein operadoreri aplikatzeko. Jarduera horien artean egongo da, halaber, dagozkien eskumenen arteko arau proposamenak egiteko aukera.

Autonomia erkidego eta autonomia hiri bakoitzean jokoaren esparruko eskumenak dituzten kontseilariek osatzen dute Joko Politiken Kontseilua. Estatuko Administrazio Orokorraren ordezkari kopuru parekidea? bilduko du. Kontseiluaren presidente izango da Ogasun eta Administrazio Publikoen Ministerioaren titularra, eta, gainontzeko kontseilariek bezala, haren funtzioak, bertaratzea eta botoa ematea? delegatu? ditzake.

Halaber, 13/2011 Legeak xedatzen du Joko Politiken Kontseiluaren bitartez Autonomia Erkidegoek eta Estatuak erregimen juridikoa eta zerga-erregimena bateratzeko ekintzak sustatuko dituztela, eta publizitatearen, promozioaren eta babesa ematearen esparruan araugile lanak egingo dituztela, Espainia osoan edozein joko modalitate, joko mota eta operadoreri aplikatzeko. Joko Politiken Kontseilua, beraz, organo ez ebakitzaile bat da, parekidetasunez eratutakoa, jokoen eta joko-jarduerei lotutako edozein alderdiren oinarrizko araudia proposatzen eta aztertzen duena. Eta, duen izaeragatik, jarduera koordinatu bat eskatzen du Estatuaren eta autonomia erkidegoen aldetik.

Joko Politiken Kontseiluak gai hauek jorratzen ditu:
  • Jokoen oinarrizko araudia.
  • Jokoen oinarrizko araudia eta noizbehinkako jokoen baldintza orokorrak garatzea.
  • Lizentziak emateko irizpideak.
  • Jokoen sistema teknikoen eta haien homologazioaren baldintzak definitzea.
  • Autonomia Erkidegoen barruan jokoaren esparruko eskumenak dituzten organoek lizentzien ziurtatzeak eta homologatzeak onartzeko printzipioak.
  • Adingabeak, menpekotasunak dituzten pertsonak eta pertsona ahulak babesteko neurrien inguruko araudia koordinatzea.
  • Estatuari eta Autonomia Erkidegoei proposatu beharreko neurriak aztertzea, erregimen juridiko aplikagarria (zergen esparrua barne) bide hauen bitartez gauzatutako jokoekin parekatzeko: bide elektroniko, informatiko, telematiko edo interaktiboetatik zein bertatik bertara egindakoak, jarduera horien publizitate jarduerak eta babesa emateko jarduerak. Horretarako, sektoreko ordezkari gisa diharduten elkarteei egindako kontsultak? sustatuko lirateke.
  • Jokoaren izaera dela eta, Estatuaren eta Autonomia Erkidegoen arteko lan bateratua eskatzen duten aspektuez ere arduratuko da.
Jokoaren gaian autonomia-erkidegoen nahiz -hirien eta Estatuaren parte-hartzea eta koordinazioa bultzatzeko, Kontseilua hiru lantaldetan antolatzen da:
  • Arautze Lantaldea
  • Erregistro, Azterlan eta Txostenen Lantaldea
  • Alderdi Teknikoei buruzko Lantaldea

Dokumentazioa

CPJ 2018 - Irailaren Osoko 30 saloa

CPJ 2017 - Irailaren Osoko 12 Saioa

Debekatuta erregistroen interkonexioari dagokionez lankidetza administratiboa:

Merkatu Batasuna