Afiliazio-jarduerak
  1. ?Afiliazio-jarduera da joko-operadore batentzat bezero izan daitezkeenak sustatzeko edo atzitzeko jarduera.
    ?
  2. Afiliazio-jarduerak baino burutzen ez dituzten enpresek ez dute gaitze-titulurik lortu beharrik, betiere ez badute bezerorik erregistratzen edo ez badute bezeroekin kontraturik edo jokatzeko konturik.
    ?
  3. Afiliatuek egiaztatu behar dute publizitate iragarki edo deiak sartzea eskatzen dituenak jokoa arautzearen ardura duen agintaritzak emandako dagokion gaitze titulua duela, eta agintaritzaren baimena duela eskatutako publizitatea egiteko, baimen hori gabe ezingo duelarik burutu. Operadoreei eta horiek lortuak dituzten gaitze-tituluei buruzko informazioa lortzearen ondorioetarako, jokoa arautzearen ardura duen agintaritzaren webgunera jo daiteke, zeinak eguneraturik izango baitu informazio hori.
    ?
  4. Azkenik, garrantzitsua da azpimarratzea joko-operadoreak izango direla erantzule jokoa iragartzeko eta sustatzeko afiliazio-jarduera garatzen duten enpresek jarduerari buruzko araudia eta eska dakizkiokeen betekizunak urratzeagatik, baldin eta jokoaren publizitate- eta sustapen-jarduera horien kontura edo horien aginduz egiten bada.

?